"1993ko urtarrilean, farmazia berri bat irekitzeko baimena lortu nuen Aieten. Garai hartan, Munto baserriko zelaiak nituen bizilagun; gaixo gutxi eduki arren, beraiei zerbitzurik hoberena emateko gogo eta grinak handiak ziren."
Garbiñe Olano Lizentziatua
Azken hamarkada hauetan, hainbat profesional gehitu izan dira Aiete Munto Farmaziara, eta guztion artean lan-filosofia bereko talde bat osatu dugu: gure pazienteei osasun-arloko arretarik profesionalena eskaintzea.
Egunero, lanean eta ikasten jarraitzen dugu, guregana aholku bila gerturatzen zarenean, ahalik eta zerbitzurik hoberena eskaini ahal izateko; gure helburua, azken finean, zure osasun beharrei erantzun egokiena ematea baita.